Ikastaro luzeak

Astialdiko begiralea

Hezkuntza ez formalean eta astialdian, hezitzaile zereginetan aritu nahi baduzu, Astialdiko
Begirale ikastaroan behar duzuna aurkituko duzu. Euskaraz jasoko duzu balioetan oinarritutako trebakuntza; feminismoan, parte hartzean, aniztasunean…
Beti ere metodologia parte hartzaileak erabiliz behar beste baliabide eskuratuz.

Helburuak

  • Aisialdi euskalduna sustatzeko agente aktiboak trebatzea.
  • ​Autonomia eta iniziatiba landuko dituzu edukiak jaso ahala.
  • ​Formakuntza/trebakuntza prozesua giro euskaldunean landuko duzu.
  • ​Gizartea eraldatzeko kontzientzia garatuko duzu aniztasunetik, parte-hartzetik, hezkidetzatik…
  • ​Aisialdian murgiltzeko baliabideak eskuratuko dituzu, aisialdiko animazioko hezkuntza-teknikak eta baliabideak, besteak beste.

Begirale baten funtzioak argitasunez zehaztuko dituzu.

Edukiak

  • 16 bloke ezberdinez osatutako edukietatik jakintza espezifikoak ikasi eta barneratuko dituzu, besteak beste: udalekuak eta kanpamentuak, lehen sorospenak eta arriskuen prebentzioa, talde dinamika…
  • Testuinguruan oinarritutako metodologia parte-hartzailearekin landuko dituzu edukiak.

Bi bloke aterpetxeetan egingo dituzu, edukiak praktikotasunetik ikasteko aukera izanik.


Baldintzak

18 urte beteta izatea praktikak baino lehen.

​Euskaraz ondo komunikatzeko gai izatea (idatziz eta ahoz).