Yogak bateratzea esan nahi du eta bizitza filosofía bezala uler daiteke.
Filosofia hau Patañjali izeneko indiarrak jaso zuen Sutrak izeneko liburuan, orain dela bi mila urte baino gehiago. Gizakiaren psikearen lehen ikaskuntzak dira Patañjaliren hitz hauek. Buru eta emozioen kudeaketa lantzen dira yogaren bidez, bere azken helburua bete ahal izateko: integrazioa.
Yoga buruko gora-beheren etetea da, pertsonaren osotasuna kontutan hartzen duen diziplina. Yogaren filosofía, postura fisikoak, arnasketa eta meditazioa dira, besteak beste, yogaren bidez lantzen diren adarrak. Helburu nagusia nork bere burua maitatzea da, trabatuta gauden lekuetan espazioa sortu eta bihotza babesteko jarri ditugun geruzak kentzen joatea.
Diziplina osoa da yoga eta bere praktikaren bitartez malgutasuna, mugikortasuna, gure gorputzaren postura, indarra, pentsamenduen kalitatea, liseriketa, kontzentrazioa… ere hobetzen dira. Jarduera honek eskaintzen dizkigun onurak pertsona guztientzako dira eskuragarri. Saioaren gidariaren esapideei jarraituz, bere egoerarako onugarriena den praktikara bideratu dezake norberak saioa, ahaleginaren eta erosotasunaren arteko oreka bilatuz, gure gorputzak esaten diguna entzunez. Nork bere helburuak ezar ditzake praktika bere beharretara eramanez.
Oreka eta autoezagutza bultzatzen dira yogaren bitartez. Emozioak mugitu egingo dira egindako praktikin, egon daitezkeen energía blokeatuak askatu eta mugitu egingo baitira. Azeleraturik dagoen gizarte honi abiadura jeisteko modua izango dira yoga saio hauek, norbere buruantzeko laztan bat.
Iruzkin berriak