Argazkigintza gustatzen bazaizu
Eman lehengo urratsak gure ikastaroan

Klase praktikoak eta teorikoak ditugu, klasean argazkiak egin, ikusten ditugun kontzeptu guztiak praktikara eraman, zalantzak argitu… eta astean zehar, etxeko lan txikiak egingo ditugu, argazkilari desberdinen lanen aurkezpenak, telefono mugikorrarekin argazkiak egin eta editatu…

Hau guztia klase giro ezinbestekoan, dibertigarrian, partehartzailean eta euskaldunean.

Hortaz, etxean nola erabili ez dakizun kamara bat baldin badaukazu, argazkilaritzako lehenengo hastapenak ikasi nahi badituzu, ostiral arratsaldetan ordu bat gurekin pasatzera etorri zaitez Amaia zentrura, zure zain egongo gara kamarak prest!

Kurtso honetan zehar argazkilaritzarekin zer ikusia duten hainbat gauza ikusiko ditugu:

  • Oinarrizko kontzeptuak
  • Atentzioa zentratzera laguntzen duten faktoreak
  • Pisu bisualak
  • Konposaketa arauak
  • Fotometria
  • Argia erretratuan
  • Argazki proiektua