2021eko urtarrilean aurreikusten den Arabako bertsolari Txapelketan kantatuko duten 18 bertsolariak erabakita geratu dira. 2019ko 6 finalistak eta egin berri diren kanporaketetako irabazleak zuzenean sailkatu dira, 18kotea osatzeko sailkapenaren hurrenkeran lehenengo 8 bertsolariak ere sailkatu dira.
Kanpezuko kanporaketan, Arantxa Sobrino gai-jartzailearen eginduetara aritu ziren 6 bertsolariak. Rikardo Gonzalez de Duranak lortu zuen txapelketarako txartel zuzena. Hauxek izan ziren bertsolariek lortutako puntuazioak: Rikardo Gonzalez de Durana 172,5 puntu, Irati Anda 161,5 puntu, Xabier Antia 158 puntu, Aitor Najera 148 puntu eta Mikel Martin 144 puntu. Aroa Arrizubieta 2019ko finalista izateagatik zuzenean sailkatua dago, saioa osatzeko aritu zen saio honetan kantuan.
Iruzkin berriak