EUSKHARAN ELKARTEKO AKTIBITATEEI LOTURIKO BERRIAK

BERRIAK

BERRIAK

HAURREN TXOKOA

HELDUENTZAKO

TAILERRAK

BERTSOESKOLA

BERRIAK

MATRIKULAZIOA ZABALIK
Amaia Zentroan ikasturte berrirako matrikulazioa zabalik dugu oporretatik buelta euskaraz gogotsu egin ahal izateko.
Urtero bezala haur, gazte zein heldentzako eskaintza zabala dugu: Yoga ikastaroak, gitarra hastapenak, txalaparta, alboka, panderoa, dantzak, helduentzako mintza-praktika, aiton-amonentzako oinarrizko euskara ikastaroa, umeen txokoak larunbatetan…

Interesa baduzu, ez utzi azken momenturako, eta  eman izena lotura honetan klik batean:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSe4m5vvW04rOY_mmw0QKk5XCieKX-hEPD0OInTpAJN_pj9NvA/viewform

HARRERA ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara (Irailean)
AMAIA ZENTROA
Benito Perez Galdos z/g 01002 GASTEIZ
Euskararen egoera gaur. Zer dioten datuek?, Iñaki Iurrebasoren hitzaldia

‘Zergatik eta zertarako euskaldun? egitasmoaren barruan euskararen egungo egoerari buruzko hitzaldia eman zuen otsailaren 28an Iñaki Iurrebaso soziologo eta UEMAko ikerketa teknikariak (Legazpi, 1967) Elgoibarren, Aita Agirre kulturgunean. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak antolatu zuten hitzaldia, elkarlanean, eta tesi-lanean jaso duenaren laburpena egin zuen Iurrebasok areto bete jenderen aurrean. ‘Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek?’ izenburua eman zion hitzaldiari.

AISIALDIKO BEGIRALE IKASTAROA

Hezkuntza ez formalean eta astialdian, hezitzaile zereginetan aritu nahi baduzu Amaia Zetroko  Begirale ikastaroan behar duzuna aurkituko duzu! Euskaraz jasoko duzu balioetan oinarritutako trebakuntza; feminismoan, parte hartzean, aniztasunean… Beti ere metodologia parte hartzaileak erabiliz, lagun arteko giroan eta behar beste baliabide eskuratuz. 

Aisialdiko Begirale Ikastaroak

EUSKARAZ JARDUTEKO TXOKOXUMEA, HOGEI URTEREN BURUAN, PROIEKTU INTEGRALA .

Inguru erdaldun batean, Gasteizko Aranbizkarra auzoko euskaldunak sakabanatuta zeuden, eta, hala, euskararen ezagutzak gora egiten zuen baina erabilerak ez. Eta Amaia zentroa lortu zuten mintzapraktika egiteko. Hogei urte joan dira, eta Euskharan Elkarteak haur, gazte eta helduei euskarazko hamaika zerbitzu eskaintzen dizkie.

https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2018-12-08-06-00/hemeroteca_articles/euskaraz-jarduteko-txoko-xumea-hogei-urteren-buruan-proiektu-integrala