---
title: "Urtxintxa eskola Ikastaroak"
url: https://euskharan.eus/urtxintxa-eskola-ikastaro-luzea/
date: 2020-11-03
modified: 2024-08-19
author: "Euskharan Kultur Elkartea"
image: https://euskharan.eus/wp-content/uploads/2020/11/AISIALDIKO-BEGIRALEA.jpg
categories: ["Formakuntza"]
tags: ["Formakuntza", "urtxintxa eskola"]
type: post
lang: es
---

# Urtxintxa eskola Ikastaroak

**Ikastaro luzeak**
[Astialdiko begiralea](https://urtxintxaeskola.eus/begirale-ikastaroa/)

Hezkuntza ez formalean eta astialdian, hezitzaile zereginetan aritu nahi baduzu, Astialdiko

Begirale ikastaroan behar duzuna aurkituko duzu. Euskaraz jasoko duzu balioetan oinarritutako trebakuntza; feminismoan, parte hartzean, aniztasunean…

Beti ere metodologia parte hartzaileak erabiliz behar beste baliabide eskuratuz.

## **Helburuak**

- Aisialdi euskalduna sustatzeko agente aktiboak trebatzea.
- ​Autonomia eta iniziatiba landuko dituzu edukiak jaso ahala.
- ​Formakuntza/trebakuntza prozesua giro euskaldunean landuko duzu.
- ​Gizartea eraldatzeko kontzientzia garatuko duzu aniztasunetik, parte-hartzetik, hezkidetzatik…
- ​Aisialdian murgiltzeko baliabideak eskuratuko dituzu, aisialdiko animazioko hezkuntza-teknikak eta baliabideak, besteak beste.

Begirale baten funtzioak argitasunez zehaztuko dituzu.

## **Edukiak**

- 16 bloke ezberdinez osatutako edukietatik jakintza espezifikoak ikasi eta barneratuko dituzu, besteak beste: udalekuak eta kanpamentuak, lehen sorospenak eta arriskuen prebentzioa, talde dinamika…
- Testuinguruan oinarritutako metodologia parte-hartzailearekin landuko dituzu edukiak.

Bi bloke aterpetxeetan egingo dituzu, edukiak praktikotasunetik ikasteko aukera izanik.

## ** Baldintzak**

18 urte beteta izatea praktikak baino lehen.

​Euskaraz ondo komunikatzeko gai izatea (idatziz eta ahoz).
