---
title: "bertsoeskola"
url: https://euskharan.eus/bertsoeskola/
date: 2020-09-22
modified: 2024-08-27
author: "Euskharan Kultur Elkartea"
type: page
lang: es
---

# bertsoeskola

Araban bertsolaritzak egindako lana bihurritsua eta borobila da

# 40 urte baino gehiago

40 urte baino gehiago igaro dira Arabako lehenengo bertso-eskolak  sortu zirenetik. Ez dira ordea alperrik igaro, hamaika gauza egin ditugu ordutik.

[GEHIAGO](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-eskolak/#-b-zertara-joan-bertso-eskolara---b-)

## Zertara joan bertso-eskolara?

Oso gauza ezberdinak egin daitezke bertso-eskolaren inguruan eta betso eskolan denentzako lekua dago . 

![](https://euskharan.eus/wp-content/uploads/2021/01/BERTSO_ESKOLA.jpeg)

#### Zertara joan?

Lagunekin ondo pasatzera (adin guztietako taldeak daude)… Bertsozaletzera
·Bertsoak kantatzera, idaztera, gaiak prestatzera… Inprobisatzera… Euskaraz bizitzera, euskara lantzera, euskararekin jolastera… Herria eraikitzera, dinamizatzera… Bertso-saioak antolatzera…

![](https://euskharan.eus/wp-content/uploads/2021/01/ARABAKO-BERTSO-ESKOLA.png)

#### Zer da bertso-eskola bat?

Bertso-eskolak bertsolaritzaren ezagutzan sakondu eta hizkuntzaren alde ludikoa lantzeko eratzen diren guneak dira. Euskal kultura modu sortzaile eta aktibo batean bizitzeko. **Aisialdian haur, gazte zein helduen euskararen erabilera**, bizitasuna eta kalitatea handitzeko sortuak.

![](https://euskharan.eus/wp-content/uploads/2021/01/2019-2020-_BertsoEskoletako-irkaslea-scaled.jpg)

#### Arabako Bertso eskoletako irakasleak

 Era honetan,  herriarentzako erreferenteak sortzen ditu, belaunaldiz – belaunaldiko transmisioa eta erreleboa ziurtatuz eta bertsolaritzaren eremu ezberdinak landuz (gai-jartzaile, epaile, bertsolari, bertsozale…)



#### GASTEIZKO BERTSO-ESKOLA

**Gasteizko Amaia Zentroko Bertso-Eskola**
Amaia Zentroa – Benito Perez Galdos – GASTEIZ

**[945 010505](tel:945010505) – [araba@bertsozale.eus](mailto:araba@bertsozale.eus)**

 



#### BERTXILIKA BERTSO-ESKOLA (ARMENTIA)

 

**Gasteizko Bertxilika Bertso-Eskola**
Armentia Ikastola – Gaztela ataria 101 – GASTEIZ

**[945 145445](tel:945145445) –****[armentia@ikastola.net](mailto:Arduraduna:%20I%C3%B1aki%20Vi%C3%B1aspre%20%20-%20Amaia%20Zentroko%20Bertso-EskolaAmaia%20Zentora%20-%20Benito%20Perez%20Galdos%20%E2%80%93%20GASTEIZ%20Irakasle:%20I%C3%B1aki%20Vi%C3%B1aspre%20688695875%20-%20araba@bertsozale.com%20-%20Xagumendi%20Bertso-EskolaJudimendi%20Auzo%20Elkartea%20-%20Cola%20y%20Goiti%205-7%20%E2%80%93%20GASTEIZ%20Irakaslea:%20Be%C3%B1at%20Goitia%20%20945%20010505%20-%20araba@bertsozale.com%20-%20Bertxilika%20Bertso-Eskola%20Armentia%20Ikastola%20-%20Gaztela%20ataria%20101%20-%2001007%20%E2%80%93%20GASTEIZ%20Irakasle:%20Uxue%20Diaz%20de%20Cerio%20945%20145445%20-%20armentia@ikastola.net)**



#### ARAMAIOKO BERTSO-ESKOLA

**Aramaioko Kultur Etxea – **

Nardeaga, 36 ARAMAIO (Ibarra).

**[945 010505](tel:945010505) – [araba@bertsozale.eus](mailto:araba@bertsozale.eus)**



#### ARABAKO ERRIOXAKO BERTSO-ESKOLA

**«Txandrio» BERTSO-ESKOLA**

Oiongo IKA euskaltegia – Diputazioa 32

**[945 010505](tel:945010505) – [araba@bertsozale.eus](mailto:araba@bertsozale.eus)**



#### GASTEIZKO BERTSO-LANTEGIA

**Gasteizko Bertsoaren Saltsan Bertso-Eskola:
**Iparralde Gizarte Etxea – Zuberoa plaza – GASTEIZ

**[945 010505](tel:945010505) –****[araba@bertsozale.eus](mailto:araba@bertsozale.eus) **



#### MENDIALDEKO BERTSO-ESKOLA

**Kanpezuko Kultur Etxean **

01110 – KANPEZU

**[945 010505](tel:945010505) – [araba@bertsozale.eus](mailto:araba@bertsozale.eus)**



#### AIEBE – AIARALDEKO BERTSO ESKOLA

**AMURRIOKO BERTSO-ESKOLA**

 Landako Kalea, 8, 01470 AMURRIO

**[945 010505](tel:945010505) – [](mailto:araba@bertsozale.eus)[trunkatrun@hotmail.com](mailto:trunkatun@hotmail.com)**

**LAUDIOKO BERTSO-ESKOLA**

AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIA – Errotari kalea, 4-8, 01400 LAUDIO

**[945 010505](tel:945010505) – [](mailto:araba@bertsozale.eus)[trunkatrun@hotmail.com](mailto:trunkatun@hotmail.com)**

**[](mailto:trunkatun@hotmail.com)**



#### ZABALLAKO BERTSO ESKOLA

    Mikel Deuna mendaterako bidea, 1,                    N1 errepidea, 340. km –                01230 IRUÑA OKA 

**[945 010505](tel:945010505) -araba@bertsozale.eus [](mailto:trunkatun@hotmail.com)**



#### LAUTADAKO BERTSO-ESKOLA

**ZALDUONDOKO BERTSO ESKOLA**

**AGURAINGO BERTSO ESKOL**A
Euskaltegian – AGURAIN

**ARAIAKO BERTSO ESKOLA**

**[945 010505](tel:945010505) – [araba@bertsozale.eus](mailto:araba@bertsozale.eus)**



#### ZIGOITIKO BERTSO-ESKOLA

**                      Kultur Etxean                                                                                    **Bengolarra 1, 01138 ONDATEGI (Zigoitia)

**[945 010505](tel:945010505) – [araba@bertsozale.eus](mailto:araba@bertsozale.eus)**



#### LEGUTIOKO BERTSO-ESKOLA

**LEGUTIOKO BERTSO-ESKOLA**

Kultur Etxea – Ortiz de Zarate plaza –

**[945 010505](tel:945010505) – [araba@bertsozale.eus](mailto:araba@bertsozale.eus) [](mailto:araba@bertsozale.eus)**



#### URKABUZTAIZKO BERTSO-ESKOLA

            IZARRA HERRI ESKOLA               Ugarte 3, 01440 IZARRA  

**[945 010505](tel:945010505) – [araba@bertsozale.eus](mailto:araba@bertsozale.eus) [](mailto:araba@bertsozale.eus)**

## HERRI

## IKASTETXEAK

## TALDE

## PARTE-HARTZAILE

# **40 urte baino gehiago**  

40 urte baino gehiago igaro dira Arabako lehenengo bertso-eskolak  sortu zirenetik. Ez dira ordea alperrik igaro, hamaika gauza egin ditugu ordutik. 1982.urtean Gasteizen eta Aiaraldean bertso-eskolak abiatu zirenetik bideak ez du etenik izan. 40 zenbakiak adierazten duen bezala, Araban bertsolaritzak egindako lana bihurritsua eta borobila da. 80. hamarkadan Abel Enbeita zen Araban bertsolari bakarra, familia  bizkaitar eta bertsozalea izaki Gasteiz eta Araban  zehar bertsolaritza sustraitzeari ekin zion.

Gasteizko Txusta tabernan eta Aretako Tunel jatetxean astero-astero elkartzen ziren kantuan Gasteiz eta Aiaraldeko bertsozaleak. Geroztik, makina bat belaunaldi, proiektu eta herri ikutu ditu bertsoak.

Dagoeneko, urtero **150 bertso-saio** inguru antolatzen dira Araban, Hezkuntza Arautuan **4360 haur** eta gaztetxok ikasten dute bertsolaritza **67 ikastetxe** eta institutu ezberdinetan. Familia handitzen ari da; duela 30 urte bi bertso eskola zeuden, aurten **10 herri** ezberdinetan **33 talde** eta adin ezberdinetako 206 parte-hartzaile.
 

2012an 30 urte bete ziren Arabako bertso-eskolak martxan ipini zirela «Arabako Bertso-Eskolek 30 urte 11 ordu bertsotan» antolatu zuen Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako bertso-eskolekin batera.

# **2012-10-27an egindako Aiaraldeko Bertso-Eskolako sortzaile bati eta gazte bati elkarrizketa.**
